2009/06/11

IÑURRIEI BEGIRA

Sekula ikusi al dezakezue iñurri bat hain gertu?
Ikusi newscientist-eko orri hontan eta iñurri bat gertutik ikusteko aukera paregabea izango dezue. Benetan ikusgarria argazkiaren detaile maila.

2009/06/10

JAINKOA vs SATAN


Zeinek hil ditu pertsona gehiago bibliaren arabera?

2009/06/08

VATICANOAREN KRISIA

Ta ez nabil fede aldetik elizak gaur egun jasaten ari den krisia, ez. Diruarekin erlazionatutako krisiaz mintzatzen ari naiz. Dirudienez 2008-an Vaticano-k 9 milioi €-ko defizit garbia eduki du.
Baina pentsatzen hasi ezkero nun jun dira diru guzti hoiek? Humiltasuna, estura (austeridad erderaz) eskatzen duen eliza batek ez du ematena bere esanekin bat egiten duenik, batez ere ikusita Vaticano barruko luxuak.
Eta zeinek uste dezue ordainduko duela diru guzti hoiek? Ba beti bezela guk, herri xumeak.
Horregatik danoi animatzen zaituztet errenta aitorpenetan eliza eta ejerzitoen aldeko dirurik ez ematea, eta diru hori nahi duzuen ONG-ari ematea. Izan zaitezte eragozle fiskal.

2009/06/07

COCA COLA-K ERE URA BEHAR DU


Nahiz eta ez izan nere freskagarri gustukoena (zerbeza dagoen lekuan kendu daitezela beste Coca-cola, kas eta horiek) batzutan ondo sartzen dala onartu behar det, batez ere aurreko gauean juergatxo bat bota ta gero.

Baina beti pentsatu det egarria kentzeko modurik onena ura edatea dala. Pentsatu al dezue sekula zenbat ura behar den Coca-Cola litro bat egiteko?
Ecodiario-n irakurri daitekeen bezela 2,27 litro ur behar dira Coca-Cola litro bakoitzeko. Marka estatubatuarrak ur kontsumo hau jeisteko konpromezua hartu zuen 2007-an Espainiako eta Portugaleko fabriketan %12 hain zuzen. Mundu mailan jeitsiera hau %20 an jarri dute.

Nik aukeratzekotan nahiago ura, ez du eta beste ezerren beharrik eta gainera egarriarentzat hobea da.

2009/05/28

GAROÑAREKIN JOLASEAN


Gezurra dirudi nola jolasten duten gurekin energia nuklearraren kontuarekin. Orain dala egun batzu industria nuklearraren arduradunak komunikabideetan irten ziren Garoñaren itxiera dala eta beldur pixkat sartzeko asmoarekin. Ziotenez Garoña itxi ezkero argindarraren prezioa %10 garestituko da.

Greenpeace-k bere web orrian atera duenez, hori gezur hutsa da. Garoña zentral nuklearra duela urte asko amortizatuta dago eta Garoñak sistema elektrikoan egiten duen aportazioa guztiz konpentsatuta dago energia berriztagarrien bitartez. Beraz, zentral honen itxierak zero kostea suposatzen du. Argumentu hauek bereizten ditu Greenpeace-k:


1) Garoña zentral nuklearra guztiz amortizatuta dago eta beraz jabeak ezin du erreklamatu inungo ordaindu gabeko amortizaziorik.

2)Nuclenor-ek zentralaren mantenimendurako egin beharreko inbertsioak guztiz beharrezkoak dira Garoña operatiboa segi dezan eta beraz ez dira konpentsatu behar diren inbertsioak.

3)Nuclenor-ek orain arte egin dituen inbertsioak gobernuak zentrala ixteko duen potestatea jakinik egin ditu, beraeik hartu duten arrisku bat izan da eta ez litzateke bidezkoa izango horregatik konpentsazio bat eskatzea gobernuari.

4) Garoña energia berriztagarriekin ordezkatuta dago jadanik eta beraz ez luke estatuko sistema elektrikoa aldatuko, batez ere ikuspegi ekonomiko batetik.


Garoñak eskeintzen duen energia kopurua oso eskasa da (guztiaren %1,28, 2007-ko datuetan) eta guztiz ordezkatuta dago energia berriztagarriekin, %23-a 2007-an, zentral nuklear guztiak baino %3 gehiago.


Datu hauekin garbi ikusten da Garoñaren kontu hontan ezagutzen ez ditugun beste arrazoi politiko batzuek daudela eta ahal duten truko guztiak erabiliko dituztela jendearengan nuklearren aldeko ideiak buruan sartzeko.

2009/05/20

ERREGEAREN AURKAKO TXISTUAK

Ez zenuela aukerarik izan kopa partiduko erregearen aurkako txistuak entzuteko? Lasai, hemen duzu aukera.(Ironikoa da baina copeko link-a besterik ez dut aurkitu)

2009/05/19

6 HILABETEKO ARGAZKIA


Argaki ikaragarri honek eguzkiaren ibilbidea erakusten digu Bretaña Handiko Bristol hiriko Clifton zubiaren gainetik.
Baina ez pentsa argazkia ateratzeko kriston kamera ultramodernoa erabili denik, ezta gutxiago ere. Justin Quinnell argazkilariak "pinhole" erako argazki makina erabili zuen, hau da 0,25 mm-tako zuloa duen lata bat , argazkietako filma beste aldean duela. Hau da argazkiak egiteko modurik errezena.
Esposizioa 6 hilabetetakoa izan zen, 2007-ko abenduak 19-tik 2008-ko ekainak 21 arte, udara eta neguko solztizioak.

Tecnoculto-n
ikusia.
 

Hitzak dantzan ondo ikusteko erabili Firefox Euskaraz

Firefox